Entradas

20. Etapa: Otxandio-Gasteiz

Imagen
Azkenean bukatu da. Azken etapa, azken gozamena, azken sufrimendua. Sentsazio gazi gozoa. Horrela da bai. Iparraldeko etapak egin ezin izanaren sentsazio gazia.  Baina beste etapa guztiak eginaren sentsazio goxoa. Euskal Herriaren zati asko esagutu izanaren sentsazio goxoa. Lagunekin abentura hau konpartitu izanaren sentsazio goxoa. Bakartasunean natura sentitu izanaren sentsazio goxoa. Badakit, hemendik aurrera, gure edozein txokogatik, norbaitek hitzegiten didanean, edo edozein aldizkaritan irakurtzen dudanean, edo akaso telebistan ikusten dudanean.... burura etorriko zaidala oroitzapen bat egunen batean bertan izan nintzela. Aukera izan nuela bizikletan paisaia horietaz disfrutatzeko. Badakit , baita, egunen batean, planen bat egin nahi dudanean, eta erabaki gabe daukadanean nora joan, 23 egun pregabe hauetan esagututako lekuekin gogoratuko naizela!!!! Orain apur bat azken etapari buruz idatziko dut. Seguraski aurrerago hausnarketa bat egingo dut bidai honena, ba...

19. Etapa: Villamaderne-Otxandio

Imagen
Luzea. Ia 12 ordu guztira, 100km inguru egiteko. Gaur nahiko goiz ateratzea erabaki dut aurreikusirik denbora asko beharko nuela. Beraz 8:30 inguruan martxan nengoen. Atera aurretik lagunari esan diot, zulaturik nuen frogatzera nindoala, behin baino gehiagotan gertatu bait zait esnatu eta premio!! Zulatua. Kasu honetan gurpilak bere horretan zeuden!! Eso hori ziruditen behintzat. Espejora heldu naizenerako airerik gabe zegoen eta aurreko gurpila. Beraz , lanera. Hasiera batean antipintxazosa zen kamara, baina neukan adar zatiarekin ez zuen balio. Beraz aldatzea besterik ez zait gelditu.  Bitartean izugarrizko hotza ( kakotx artean hartu izugarrizko hotza, uztailean bait gaude ) eta behe laino handia. Siria jarri behar izan dut berotasunean mantentzeko.  Azkenean lortu dut aldatzea eta martxan jartzea. Lehen denboraz juxtu ibiliko nintzenla uste banuen.... Orain gehio!! Espejon, partzelaria artean sartu naiz eta horrela joan naiz Salinas de Añanara. Dena laua zirudien z...

18. Etapa: Corro/Lalastra-Espejo/Villamaderne

Imagen
Nahita egina dagoela dirudi. Azken etapa hauek zer nolakoak suertatzen ari diren. Atzo esan nizuen , etaparik politenekoa izan zela atzokoa. Ba , gaurkoa ez da gutxiagorako izan. Etapa motz eta azkarra. Baina paisaiekin disfrutatzeko bezelakoa. De hecho, jajinda etapa motza izango nuela, gaurkoan kapritxo txikitxo bat eman diot neure buruari ta nahiko turisteo izan da gaurko etapa, geldi, argazkiak atera, denbora egin.... Bidera , martxan beranduago ta dena hasi naiz , prisa gabe, igandea izanda....domingero bat gehio!!🤣 Hasiera zoragarria, Lalastratik atera orduko, lenengo aldiz abentura hau hasi dudanetik, aldapa bera, eta nolakoa gainera, Puron ibaiari jarraikiz, Izen bereko haitzartean barrena!!! Gezurra dirudi 40km eskaxera bizi naizela eta oraindik paraje hauek esagutu gabe!!! Jeitsiera bukatu bezain pronto, eguneko lenengo aldapa. Gaurkoan denak oso erosoak portzierto. Aldapa honek , San Millan de San Zadornilen utzi nau. Eta hemen hasi da bidai honetan gehien disfrutat...

17. Etapa: Orduña-Corro/Lalastra

Imagen
Ederra gaurkoa benetan. Seguraski paisaiei dagokienez gehien disfrutatu dudan etapa. Hasierako 10-15 km-tan zegoen zailtasun guztia akumulatua, hori bai , a ze nolako aldapak. Lenengoa Orduñan hasi eta jeitsiera baten ondoren Lezaman utzi nauena. Bigarrena , herri honetan hasi, jeitsiera bukatu bezain pronto , eta 5-6 km ostean Gorobel mendilerroan utzi nauena, mendilerroaren ekialdean hain xuxen ere. Aldapa benetan gogorrak, baina eramangarria xuabe xuabe joanez gero!! Pazientziakin hartu beharra!!! Behin aldapa bukatua , bide laua, Gujuliko ur jauzira heldu arte. Bide azkarra. Hemendik, bista paregabeak , lasaitasuna....zetorkidanaren atarikoa. Hemendik 17 km gelditzen zitzaizkidan Delikako ur jauzira heltzeko. Edo beste era batera esanda, Nerbioi ibaiaren jaiotza lekura heltzeko. Aurretik baina eguneko lenengo sorpresa. Untzagatik gora, aldapa polit batean bapatean goikaldean, pila bat Sai Arre, edo guztiok esagutzen ditugun bezela , Buitre Leonado. Janaria zegoenaren se...

16. Etapa: Balmaseda-Orduña

Imagen
Eta badoaz egunak aurrera. Egun bat gutxiago edo egun bat gehio. Hori iada irakurleon esku uzten dut. Beste etapa gogor bat aurrera. Atzokoa baino lasaiagoa. Ala ta guztiz ere, bazeukan berea. Gora bera handiko etapa gaurkoa ere. Naiz eta oraingoan bidea , pare bat leku salbo, nahiko bide erosoetatik igaro da. Kuriosoa izanda bidean , Gasteizera 65km ikustea, 54...45km.... hain urbil eta hain urrun aldi berean!!! Momentuz beste 4 egun itxaron beharko du ta ia 200km. Disfrutatzeko ( eta sufritzeko) 4 egun gelditzen zaizkit oraindik!!! Gero ere leku berean egongo da Gasteiz eta!!!! Lenengo aldapa gora 4 bat km , behera gora eta enteratu gabe Artziniegan geunden. Enteratu gabe , eroso eroso. Hor Gr-a hartu dugu zatitxo txiki batean, izugarrizko aldapa bati ekin aurretik. Eta bapatean kontu kontari etapa erdira heldu gara. Geldialditxo bat egin dugu , fruta apur bat jateko, apur bat luzatu, urez hornitu berriro ta aurrera. Karteletan araba, Aialako kudrila zehazki, Arespalditza i...